Bilboko Alde Zaharreko familia baten etxegabetzea behin behinean geratzea lortu dute

Fuente: Naiz · sociedad · nacional, España

Bilboko Alde Zaharreko familia baten etxegabetzea behin behinean geratzea lortu dute

Ongi etorri harpidedunentzako albisteetara Ordaindu beharreko albiste batean sartu zara eta zure kontu pertsonaleko klik bat kontsumitu duzu. Bilboko Alde Zaharrean bizi den andre baten eta bere 2, 6 eta 16 urteko semeen etxegabetzea behin behinean eten dutela jakinarazi dute AZETek eta Mujika Eskolako Makuma familien elkarteak. Astelehenerako zegoen iragarrita eta instituzio publikoei ardura eskatu diete bi eragileek.  AZET Etxebizitza Sindikatuak eta Mujika Eskolako Makuma familien elkarteak iragarri dutenez, Bilboko Alde Zaharrean familia baten etxegabetzea behin behinean etetea lortu dute. Ama eta hiru seme dira, 2, 6 eta 16 urtekoak. Umeek Mujika eskolan ikasten dute eta elkartasuna adierazi diete hainbat ikaskidek eta familiak, berria ezagutarazteko egin duten prentsaurrekoan. Hala ere, behin betiko konponbidea eskatu diote Bilboko Udalari, Etxebizitza Sailari eta Lakuako Gobernuari. Izan ere, hiru urte daramatzate bertan bizitzen, etxebizitza publikoa da, baina senide baten izenean dago kontratua eta egoera erregularizatzen saiatu badira ere, prentsaurrekoan adierazi dute ez dietela utzi. Datorren astelehenerako zegoen aurreikusita etxegabetzea, eta «lan sindikalari eta mobilizazioari esker» etetea lortu izana ospatu dute. Lide Guridi Makuma IGEko kideak eta AZETeko Pablo Rodriguezek eman dituzte azalpenak. Guridik azpimarratu du ez dela kasu isolatua eta geroz eta ume gehiago ari direla era honetako egoerak bizitzen. Rodriguezek gaineratu du arazo honek bereziki eragiten diela emakumeei eta pertsona migratuei eta arrazializatuei. Halaber, ohartarazi dute haur txikiak etxegabetzeak eragin latzak dituela haiengan, besteak beste, haien hezkuntza ibilbidean eta kalitatean. Hori dela eta, hiru urtez bertan bizi izan den familia hau auzoan geratu dadila exijitu dute eta dei egin dute asteazkeneko grebarekin bat egitera.

🔗 Leer la noticia completa en Naiz

Ver más en News Today