Poliziak 1979an tiroz hil zuen Iñaki Kijera omentzeko plaka paratu du Donostiako Udalak

Fuente: Naiz · sociedad · nacional, España

Poliziak 1979an tiroz hil zuen Iñaki Kijera omentzeko plaka paratu du Donostiako Udalak

Ongi etorri harpidedunentzako albisteetara Ordaindu beharreko albiste batean sartu zara eta zure kontu pertsonaleko klik bat kontsumitu duzu. Poliziak tiroz hil zuen Iñaki Kijera Antiguako gaztearen omenez plaka paratu du larunbata honetan Donostiako Udalak Kanpandegi kalean, Alde Zaharrean.  1979 urtean Polizia espainolak tiroz hil zuen Iñaki Kijera Antiguako gaztearen omenezeko plaka paratu du larunbata honetan Donostiako Udalak. Manifestazio batean parte hartu ondoren hil zuten Kanpandegi kalean jarri dute plaka, Udaletxetik oso gertu. Ekitaldian Kijeraren gertukoak, Donostiako alkate Jon Insausti eta udal taldeetako ordezkariak izan dira. «Ekitaldi honekin, Udalak duela bi legealdi terrorismoaren eta indarkeria politikoaren biktimei gune publikoan ikusgarritasuna emateko bultzatutako ekimenaren barruan hirian jarri dituen 39 plaka batu dira», adierazi du Udalak ohar batean. Errefuxiatuen aldeko manifestazio baten aurka Donostian Poliziak egin zuen erasoan hil zuten Kijera. Salvador Mendez izeneko poliziak tiro bota zuen eta eskuineko saihetsetik bizkarreraino zeharkatu zion balak. Udaletxe atzealdean gelditu zen lurrean, odol hustutzen. Hainbat minutuz ez zioten arretarik jasotzen utzi. Ingurura gerturatu ziren Gurutze Gorriko mediku eta erizainek poliziaren kolpeak jaso zituzten. Ospitalera eramatea lortu zuten azkenean poliziaren pilotakadei aurre egin zien kotxe partikular batean, baina heldu eta minutu gutxira hil zen. Tiroa bota zuen Salvador Mendez polizia identifikatu eta bederatzi urte beranduago epaitu zuten Donostian. Urtebeteko espetxe zigorra ezarri zioten «zuhurgabetasunez» Kijera hiltzeagatik. Akusazio partikularrak 20 urteko espetxe zigorra eskatu zuen. Akusatuak konturatu gabe pilota botatzekoa zelakoan benetako bala sartu zuela fusilean adierazi zuen epaiketan.

🔗 Leer la noticia completa en Naiz

Ver más en News Today