Azaroaren 29an «emakumeen botoak balantza dekantatu dezakeela» adierazi du EH Bilduk

Fuente: Naiz · sociedad · nacional, España

Azaroaren 29an «emakumeen botoak balantza dekantatu dezakeela» adierazi du EH Bilduk

Ongi etorri harpidedunentzako albisteetara Ordaindu beharreko albiste batean sartu zara eta zure kontu pertsonaleko klik bat kontsumitu duzu. Azaroaren 29an «emakumeen botoek balantza dekantatu» dezaketela azpimarratu du gaur Eneka Maizek Lakuntzan, EH Bilduko emakumeek plazaratu duten manifestu batean. Azpimarratu du emakumeak «momentu historiko honek eskatzen duen mailan egongo» direla. Eneka Maizek, EH Bilduren Kongresurako Nafarroako zerrendaburuak, emakumeen botoak duen garrantzia azpimarratu du igande honetan Lakuntzan plazaratutako manifestu batean. «Datorren azaroaren 29an gure botoa ezinbestekoa eta funtsezkoa izango da. Larritasunaren jabe gara Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako emakumeok eta momentu historiko honek eskatzen duen mailan egongo gara. Azaroaren 29an asko dugulako jokoan», adierazi du. Ezker subiranistan militatzen duten hamarnaka emakumeez inguratuta, EH Bilduren Emakumeen Gunean irakurri du manifestua Maizek, euskaraz eta gaztelaniaz. Errealitatea, begirada feministatik aztertzeko eta erronkak identifikatzeko» sortutako gune horretatik, Euskal Herriak gainean duen mehatxu autoritarioaz ohartarazi du Maizek, eta azpimarratu du «Hego Euskal Herrian bloke erreakzionarioa gelditzeko unea iritsi». Manifestuan gogorarazi dute aski ezaguna dela PPk eta Vox-ek osatzen duten blokearen agenda, eta horrek ekarriko lukeena eskubideen murrizketari dagokionez. «Gure bizitzak eta gorputzak kontrolatzeko egiten dituzten mehatxuen aurrean herri honetako emakumeok argi utzi behar diegu ez direla pasako», ziurtatu dute. Nabarmendu du Maizek mezu argia helarazi nahi dutela ezker independentistako emakumeek: «EH Bilduko emakumeok oso argi dugu hauteskunde hauetan zer dagoen jokoan. Zibilizazioa ala basakeria. Aurrera egitea edo atzean gelditzea. EH Bilduko emakumeok argi dugu zein bandotan gauden eta hala erakutsiko dugu azaroaren 29ko hauteskundeetan. Pertsona guztiak duintasunez bizitzeko eskubideen alde lan egiten dutenen bandoan gaude». Azpimarratu dutenez, «emakumeen botoek balantza dekantatu dezakete», eta «feminismoak erakutsi digu elkar hartuta gehiago eta hobeto egiten dela aurrera».

🔗 Leer la noticia completa en Naiz

Ver más en News Today