Laugarren urtez jarraian Lau eta Erdiko finalean izango da Peio Etxeberria (15-22)

Fuente: Naiz · sociedad · nacional, España

Laugarren urtez jarraian Lau eta Erdiko finalean izango da Peio Etxeberria (15-22)

Ongi etorri harpidedunentzako albisteetara Ordaindu beharreko albiste batean sartu zara eta zure kontu pertsonaleko klik bat kontsumitu duzu. Polemikaz eta tentsioz gainezka jokatu dute Altunak eta nafarrak, epaileek behar baino erabaki oker gehiago hartu ostean, gainera. Beti aurretik izan da Etxeberria, baina Amezketakoa 15-17raino hurbildu zaio eta 15-18 galtzen ari zela egindako tantoa huts egin du Altunak. Hor erabaki da finalerdia. Laugarren urtez jarraian jokatuko du Peio Etxeberriak Lau eta Erdiko finala. Jokin Altuna bikain bati tentsioaz eta polemikaz betetako partida irabazi du aurrelari nafarrak. Biek lehertuta amaitu dute eta hasieratik hartu duen alde horri etekina atera dio zenoztarrak. «Bat gehiago, txapeldun!», bota dio Andoni Gaskue botileroak garaipeneko ospakizunean, eta ondo merezitako garaipena erdietsi du azkenean Etxeberriak. Urduritasuna hasieratik nabaritu da, nahi gabe kamerari batekin Altunak tupust egin ostean. Buelta eman behar izan dute, baina telebistako langileak ederrak entzun behar izan ditu. Sakeaz bi hormakoa jota saiatu da Altuna Etxeberria bere onetik ateratzen eta zenoztarrak, berriz, bere ezkerra inposatu nahi izan du lehenengo unetik. Baita inposatu ere aurreneko tantoetan, sakea kenduta ia pilotakada guztiak, eroso, ezkerrez eman baititu, eta 1-0 galtzen hasi bada ere, berehala aurreratu da aurrelari nafarra 1-5, aurreneko boladatxo hau Altunak zabalean bigarren botean eraman omen duen pilota baten ostean, nahiz eta irudien arabera bigarren bote hori ez den oso garbia izan. Hor ere, jakina, pilotalekua eta Altuna, txistu zaparrada betean hasi da. Piloteoan Peio Etxeberria gehiago izan da aurreneko tarte honetan. Jakina, menpean aritzea ez da erraza, eta txokoan luze –eskuinez– 1-6koa ezarri duelarik Ultzama bailarako morroskoak, Altuna lehengusuek aurreneko etenaldia eskatu behar izan dute. Lehenengo tantoetan ezartzen badin bada partida orotako plan estrategikoa, oraingo honetan Peio Etxeberriarena nagusitu da, 22rainoko bide guztia artean egiteke egonagatik. Eskuinez kantxa erdian Etxeberriak kale egin duen pilotakada erraz baten ostean berreskuratu du sakea Altunak. «Eskuinez zalantzak zeuzkak. Bilatu bere eskuina eta zabala!», bota dio Gorka lehengusu eta botileroak, baina bere erara, aurrez tantoa landuta osatu du bere egindako aurreneko tantoa Amezketako aztiak. Pilota aldatu ere egin du gipuzkoarrak, eta pixkanaka epeletan eta gusturago sentitzen hasi da sakea eta ekimena hartu duela baliatuz. Hori bai, 4-6 zela sakea luzetxo atera du, tantoa Etxeberriari opari emanez. Hurrengo tantoa ere polemikaz betea izan da: Altunak bigarren tantoan eraman ba ote duen pilotakadaren bat egon delakoan eta Altunak 5-7koa egiteko burutu duen errematea kanpora joan ote den ala ez. Epaileek denak ontzat jo dituzte, baina neurri baten Etxeberriak oparitu dio tantoa Altunari, protestan eta demandan zentratu delako. Epaileek behar baino protagonismo handiagoa hartu dute, hala ere. 6-8koa beharko zukeena Etxeberriari txapara alde egin dion pilotakada ontzat eman baitute epaileek. Hor Altuna lehengusuek egin dute protesta eta hurrengo tantoa, zalantzarik gabe, ezkerrez bi hormakoa jota Etxeberriak atera duelarik, 5-10 eta hutsartea berriro Jokin Altunak eskatua, suak eta garrak baretu asmoz, akaso. Aurrez, keinu itsusi bat egitearren txartel beltza ikusi du Etxeberriak, adibidez. 6-10ekoa Etxeberriaren kale batetik etorri da, baina Altuna ez da gai izan bolada luzatzeko, neuri baten Etxeberria hankaz oso arin ibili delako. Nolanahi, nafarrak ez ditu beti erabakirik onenak hartu eta, hala, aurreneko tanto boladako alde horri eusten mantendu du partidako burua, baina arrisku handiarekin. Pilotari biek tupusteko galanta ere hartu dute, Altunak bereziki, errepikatu egin behar izan den beste tanto baten. Saihetsean kolpea hartu du Altunak, baina itxura baten ez du erasan handirik jasan. Neurri baten Etxeberriaren erritmoan aritzea egokitu zaio, eta hala egin du hamabigarren tantoa ere nafarrak, errestotik

🔗 Leer la noticia completa en Naiz

Ver más en News Today