Bilintxetik Elkarrera. 50 urte bete ditu Donostiako topalekuak

Fuente: Naiz · sociedad · nacional, España

Bilintxetik Elkarrera. 50 urte bete ditu Donostiako topalekuak

Ongi etorri harpidedunentzako albisteetara Ordaindu beharreko albiste batean sartu zara eta zure kontu pertsonaleko klik bat kontsumitu duzu. 1976an Bilintx denda zabaldu zuten Jaka anaiek Fermin Calbetoneko 21. zenbakian. Donostiarren memoria kolektiboan iltzatuta den izena eta izan du dendak. 1994an kale bereko lokal handiago batera mugitu zen, baina gehienentzat Elkarreko megadendak Bilintx izaten jarraitzen du. Geroz eta arrotzagoak ditugu euskal hiriburuetako bihotzak. Kosta egiten zaigu geureak ziren kaleak errekonozitu eta baita desberdintzea ere. Betiko dendek itxi egin dute eta souvenir dendak ugaritu eta aniztu dira. Jada ez dira soilik iman kutre eta postal dendak ikusten. Orain ilustrazio politekin egindako litografiak ere ikusten dira salgai. Kaleetan zehar ibiltzea zailagoa da, besteak beste, tortilla pintxo xixtrin bat dastatzeko ilara amaigabeak sortzen direlako. Poz txikiak badira oraindik ordea. Erresistitzen dirauen burdindegia edo fruta-denda. Egunero agurtu dezakezun farmazeutikoa, txikitatik etxeko zapatilak saltzen dizkizun dendaria. Edota betiko liburu denda. Donostiako Alde Zaharrareko kale nagusienetakoa da Fermin Calbeton. Narrika eta San Jeronimo arteko tartean, kalearen erdialdean, oraindik ere zabalik dira kapela denda bat eta elektrizitate gailuen saltoki bat, besteak beste. Eta pauso batzuk ibilita, kristalera erraldoi bat. Ongi argiztatutako eta txukun kokatutako liburuak. Eta barrenean bi solairutako literatura, musika eta jakintza mundu bat: «Elkar da, baina gaur egun oraindik ere jendeak Bilintx esaten dio» azaldu du Karlos Mintegi langileak. Kale bereko 30. zenbakian Jaka anaiek zabaldu zuten liburu denda duela 50 urte, 1976an. Joseba Jakak hiru urte egin zituen Ipar Euskal Herrian errefuxiatu, Baionako Zabal dendan aritu zen lanean eta, Donostiara itzultzean, Frankismoak eragindako itzalaldiari erantzun asmoz piztu zuen Bilintx liburu dendaren argiteria, euskara eta euskal kultura erakusleihora eramateko asmoz. Horrekin batera Zabaltzen banaketa-zerbitzua martxan jarri zen. Hazia landatuta, urtebete beranduago martxan jarri zen Elkar argitaletxea eta, gutxika-gutxika, proiektua hedatzen, handitzen eta anizten joan zen. Tartean, Bilintx txiki gelditu zen. 1994an kale bereko 21. zenbakira leku-aldatu zen denda, euskararentzako etxe handiago baten bila. Hortik gutxira, bi urte beranduago, bertan hasi zen lanean Mintegi ordiziarra. Aurrez aritua zen Elkarren eta Fermin Calbetoneko dendan bi lanposturako deialdia zabaldu zenean bertako ateak jo zituen. 30 urte pasa dira orduz geroztik. Bi solairuko denda, orduan, beste era batean zegoen antolatua, baina bestela, Mintegik ez du aldaketa nabarmenik sumatzen: «Funtzionamenduan aldaketak egon diren arren, nik uste dut oinarrian gauza bera egiten jarraitzen dugula, neurri handi batean behintzat». Beheko solairua, Alde Zaharraren sakonean, «fondoa» dago. Fondoko liburuak dira nagusi eta liburu teknikoak, nahiz eta nobedaderen bat ere topa litekeen. «Goian ez dago liburu teknikorik, edo apenas ez. Goian batez ere nobedadeak daude, gaztelaniazko literaturarenak eta baita euskarazkoarenak, haur eta gazte literatura eta gero pare bat sail: liburu esoterikoak eta sukaldaritza liburuak. Jostailuak ere» lehen solairuan daude. Diskoak ere topa zitezkeen bertan garai batean, egun behean dituzte. Aldaketa bat bai nabarmendu duela Mintegik. Lehen, bezero gehiago ziren heinean, langile gehiago ere baziren eta norberak bere funtzioa betetzen zuen. Gaur egun denetarik egiten ikasiak, arituak eta abilak dira. 21. zenbakiko denda handian egin du lan hiru hamarkadetan zehar Mintegik. Baina 30.ean zegoen Bilintx ere ezagutu zuen. «Bagenuen gurasoekin etortzeko ohitura eta bertan erostekoa, gurasoek bertako nagusiekin harremana baitzuten». Lotura edo transmisioaren emaitza ere bada, neurri handi batean, Mintegik bertan lan egiteak: «Guk beti izan dugu euskararekin eta euskal kulturarekin lotura, eta Elkarrek, garaiko Bilintxek, ezaugarri bat baldin badu nik uste nabarm

🔗 Leer la noticia completa en Naiz

Ver más en News Today