Francoren aurkako lubakietatik ofizialtasunaren aldeko lehiara, euskal selekzioaren bidea

Fuente: Naiz · sociedad · nacional, España

Francoren aurkako lubakietatik ofizialtasunaren aldeko lehiara, euskal selekzioaren bidea

Ongi etorri harpidedunentzako albisteetara Ordaindu beharreko albiste batean sartu zara eta zure kontu pertsonaleko klik bat kontsumitu duzu. Venezuelaren aurkako norgehiagokaren atarian , minutu eta erdiko bideo zirraragarri batean bildu dute Gure Eskuk eta Gu Ere Baik euskal selekzioak egindako bidea. Belaunaldi gazteentzako bereziki, ekimena nola sortu zen gogoan hartzea ariketa interesgarria izan daiteke. 1937. urtean hasten da kontakizun laburra, 2026. honetara heltzeko. Euskal selekzioa Jose Antonio Agirre lehendakariak bultzatu zuela aipatzen da , gerra garaian oraindik eta herri honen enbaxadorea bilakatzeko asmoz, eta garai hartan jokatutako partidak zerrendatzen ditu. Bigarren fase batean, Euskal Herria frankismoaren tunel beltzean sartua izan arren hazi hura ez zela lurperaturik gelditu nabarmentzen da. Urteak joan urteak etorri, berriz ikurrinak estadioetan agertzen hasi zirela irudikatzen du lan xume honek. Gauzak honela, 1979. urtetik aurrera bere jarduerari ekin ahal izan zion berriz euskal selekzioak. Irlandaren aurkako norgehiagokatik iaz Palestinaren aurrean jokatutakora heldu gara, San Mames beterik zela, eta hurrengo larunbatean beste aurrerapauso bat emango da bide honetan Venezuelaren aurka. Esanahiak eta helburuak eraberritzen doaz hamarkadak igaro ahala. Duela 90 urteko izaera antifrankistari oraingo ofizialtasunaren aldeko asmoari erantsi zaio, Gure Eskuk eta Gu Ere Baik nabarmentzen dutenez. Eta batean zein bestean, Euskal Herriaren nazioaren aldarrikapenak bizi-bizirik dirau, futbolaren bidez ere.

🔗 Leer la noticia completa en Naiz

Ver más en News Today