Aurkezpen prentsaurrekoa egin da Durangoko Musika Eskolan 61. Durangoko Azokaren egitarauaren xehetasunak ezagutzera emateko. Euskal kulturaren jaialdiak hainbat jarduera eta proposamen bilduko ditu abenduaren 4tik 8ra bitartean, sortzaileei eta haien lanari protagonismoa emanez. Landako Gunean 174 partaide bilduko dira eta 286 erakusmahai atonduko dira urtean zehar argitaratutako 1.098 kultur nobedadeekin; zehazki, 681 liburu, musika lanak, aldizkariak eta bestelako argitalpen eta jolasak egongo dira eskuz esku. Egitarauak 311 ekitaldi inguru biltzen ditu, eta iaz abiatutako bideari jarraituz, iluntze eta gauetako emanaldi eta kontzertu bereziak ere izango dira, hala nola Beire, Txopet, Mikosis, TOC, Peiremans taldeen edota Verde Prato, Silitia eta Malakiasen emanaldiak, besteak beste. Antolatzaileek euskal kulturzale zein herritar guztiak gonbidatu dituzte eskaintza zabal honetan murgiltzera. Azokaren informazio eguneratua eta egitarau osoa durangokoazoka.eus webgunean kontsultatu daiteke. Fuente: EITB
También lo cubren: Durangon, El Correo, RSS de noticias de portada (España).
🔗 Leer la noticia completa en RSS de noticias de ultima-hora (España)
Ver más en NewsToday